viernes, 18 de abril de 2008


Jakin ezazue estoldek ura zurgatzen dutela

Orain dela urte eta erdi eskas nire begiek ez zidaten egun eskatzen didatena eskatzen. Inguratzen nauena beste begi batzuekin ikusiko banu bezala da, nire ikusmena are eta gehiago landu izan balitz bezala, lehen ikusten ez nuena ikusiz orain.

Hala ere, maiz begiratzen dut ingurura begi zaharrekin. Tonteria bat irudituko zaizue, baina, urte eta erdi daramadan etxeko lau metro karratuko terrazan kafesnea hartzen ari nintzela, lehen aldiz, estolda txiki bat genuela konturatu nintzen; aurreko gauean euria egin ondoren, oraindik ur arrastoak geratzen ziren, eta horiek, aldapan behera zihoazen estoldara.

“Imajina polita”, pentsatu nuen.

Kurtsatzen ditudan ikasketak alde batera utziz, nahiz eta badakidan horiek ere gai honetan eragin handia dutela, aipatu dudana baieztatzeko zenbait faktore izan beharko nuke kontuan: batetik, lurralde berri baten aurrean egotea, eta hori, azkenean, egunerokotasunaren zati bihurtzea; bestetik, erabat ezaguna zen lurralde bat utzi eta itzultzean, hura izatea berria.

Munduak imajina ugari eskaintzen digu; zuzenean, zapaltzen dugun tokia zehatz mehatz behatuz, edota zeharka, imajinak sortzen dituzten komunikabideak aztertuz. Baina hemen hasten da arazoa. Urtetan zapaltzen dugun tokia, hain da ezaguna ezen azkenean ez garen berria den ezer ikusteko gai. Gure gorputzak- físikoki, zein mentalki- zelula baten moduan jokatzen du, handiagoa den eta zelula ugariz osatuta dagoen gorputz erraldoi baten zati ñimiño bat bezala. Honela, beti gertu egon diren eraikuntzetan edota jendean ez dugu desberdina den ezer somatzen. Soilik, zerbaitek aldakuntza erradikal bat sofrituz gero, begiratuko dute begiek norabide horretan. Beste aukera bat, guk, zelula gisa, gorputz erraldoi horretatik banandu, eta berriz ere bere zati ñimiño bat izatean, inguruko zelula guztiak jasandako aldaketetan erreparatzea da. Bartzelonatik itzuli, eta gerriraino iristen zitzaizkizun gazteak, orain zu baino altuagoak direla konturatzea edo, amonak bideo erreproduktorea erabiltzen ikasi duela jakitea, izango lirateke aldaketa horien adierazgarri, besteak beste.

Egoera antzeko batean aurkitzen gara hasieran ezezaguna den, eta denborak aurrera egin ahala, ezaguna bilakatzen den toki batera jotzen dugunean. Lehen kontaktuan, denak eta denek esnatzen dituzte gure begiak; ordu eta erdi behar dugu bost minututan zeharkatuko genukeen kale bat zeharkatzeko. Aldiz, kale hura gure egunerokotasunean murgiltzen bada, dagoeneko ez du zirrararik pizten eta, orain bai, bost minutu nahiko izango ditugu bidea zeharkatzeko. Hau da niri estoldarekin gertatu zaidana; orain dela urte eta erdi, iritsi berria nintzenean, ez nuen estoldan erreparatu eta, horregatik, bertan egon izan ez balitz bezala izan da. Ni erabat “inoxentea” izan nintzen, ziur bainengoen nire lau metro karratuko terrazan ura bere gisara desagertzen zela.
Lulu[___]

1 comentario:

Usagipop dijo...

Uy chica, mejor que escribas algo que todo el mundo pueda entender... Si es vasco no... entiendo...

Camelia R.